Aian EAJk jaso du boto gehien

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 26a

EAJ izan da boto gehien jaso dituena gaur Aian, 347 bozekin. Bigarren indarra EH Bildu izan da, 216 botorekin eta alde gutxirekin hirugarrena Elkarrekin Ahal Dugu 206 boto jasota. PSE-EEk 20 boto jaso ditu, PPk 14, Pacmak 9 eta Ciudadanosek 7. Abstentzioa %45,66koa izan da. Espainiako Gorteetarako oraingo hauteskundeetan, abenduko emaitzekin alderatuta, EAJk eta EH Bilduk botoetan galdu egin dute; 2015ean 380 lortu zituen EAJk eta 260 EH Bilduk. Elkarrekin Ahal Duguk iaz Ahal Duguk baino 9 boto gehiago jaso ditu gaur, eta PSE-EEk ere 9 gehiago izan ditu oraingoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide