Epelde eta Lutxurdio trikitilariek saioa eskainiko dute

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 2a

AIA // Uda sasoia iristen ari da, eta datozen asteetan denboraldiko azken erromeriak egingo dituzte Aristerrazun. Igandean, esaterako, Epelde eta Lutxurdio trikitilariak igoko dira Aristerrazu plazako oholtza gainera jaian biltzen direnak dantzan jartz...

AIA // Uda sasoia iristen ari da, eta datozen asteetan denboraldiko azken erromeriak egingo dituzte Aristerrazun. Igandean, esaterako, Epelde eta Lutxurdio trikitilariak igoko dira Aristerrazu plazako oholtza gainera jaian biltzen direnak dantzan jartzeko prest. 18:30ean hasiko da saioa eta 21:30ak ingurura arte luzatuko da. Andatzako Erromeria Elkartetik erromeriazaleak saiora gonbidatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide