San Joan bezperako gaua, ekainaren 23koa, berezia da askorentzat. Eskualdeko hainbat herri eta auzotan ekitaldi bereziak antolatzen dituzte gau horretarako. Aian, esaterako, San Joan sua egiten dute, eta dantza egiten dute herritarrek suaren bueltan. Joaldunak herritik barrena ibiliko dira kalejiran eta txokolate jana ere izango da.
Aiako Guraso Elkarteak antolatzen duen ekitaldia da, eta San Joan bezperan dena primeran irten dadin, dantza entseguekin aste honetan bertan hasiko dira. Astean bitan egingo dituzte entseguak herrigunean, asteartetan eta ostegunetan, 18:00etan hasi eta 19:00ak arte.