Aiako mendi lasterketan parte-hartzaileak basoan korrika. (Aritz Mutiozabal)
Ekainaren 12rako, igandea, antolatu dute Aiako V. Mendi Lasterketa. Herrigunean, plazan, abiatuko dute lasterketa 10:00etan korrikalariek, eta 15 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute; bidean Arreta, Olarteta gaina, Murugul gaina, Artetxota eta Sagastizabal zeharkatuko dituzte, eta Aiako herrigunera itzuliko dira.
Lasterketaren aurretik parte-hartzaileek euren dortsala plazan jaso beharko dute irteera-helmuga gunearen inguruan. Gainera, dutxa eta arropa jasotzeko zerbitzua ere eskainiko da.
350 lagunentzat tokia dago Aiako mendi lasterketan eta parte hartu nahi dutenek
kirolprobak.com webgunean izena eman dezakete; epea zabalik izango da hilaren 10a bitartean.
Gizon eta emakumeen mailan lehen hiru sailkatuentzat saria egoteaz gain, parte-hartzaile guztiek jasoko dituzte Aiako produktuak opari gisa. Gainera, antolatzaileek hamaiketako beroa prestatuko dute lasterketan parte hartuko dute kirolari guztientzat.