Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jende ugari gerturatu da Aiara gaur, udalak, Aiako Idi Proba Elkarteak eta Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak antolatutako Asentzio Ferira. Askotariko abere, ganadu, hegazti eta hainbat animalia bitxi ikusteko aukera izan dute bertaratu direnek, eta baita Ikusgarri motozerradun eskulturgileen erakusketaldiaz gozatzekoa ere. Horrekin batera, baserriko produktuen erakusketa, baserriko lanabesak eta artisautza produktuen zein bestelako salmenta postuak ere izan dira.
18:00etatik aurrera, berriz, Gipuzkoako 2. mailako Aizkora Kanporaketa jokatuko da Aiako pilotalekuan. Bertako kanporaketatik lau aizkolari sailkatuko dira finala jokatzeko, eta horietatik bik lehenengo mailan jokatzeko txartela lortuko dute. Hamaika aizkolarik parte hartuko dute kanporaketan, eta horietako bakoitzak 54 ontzako bi enbor eta 60 ontzako beste bi enbor moztu beharko ditu. Iluntzean, herriko plazan Elustondo Anai-arrebekin erromeria antolatu dute.