Aiako Asentzio Ferian parte hartzeko izena eman daiteke

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 3a

AIA // Maiatzaren 22an Asentzio Feria egingo dute Aian, eta bertan parte hartu nahi duten baserritar ekoizleek izena eman beharko dute hilaren 11 bitartean udaletxean. Aiako Udaletik jakinarazi dute, animaliak eraman nahi dituztenek aberearen identifik...

AIA // Maiatzaren 22an Asentzio Feria egingo dute Aian, eta bertan parte hartu nahi duten baserritar ekoizleek izena eman beharko dute hilaren 11 bitartean udaletxean. Aiako Udaletik jakinarazi dute, animaliak eraman nahi dituztenek aberearen identifikazio zenbakia edo ustiakuntzaren zenbakia aurkeztu beharko dutela. Azokara ganadua, abereak eta beste animaliak eramaten dituztenei dietak ordainduko dizkie Aiako Udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide