Irudietan: Aiako Landare Berezien Azoka

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 23a

Landare Berezien Azoka Jende ugari bildu da Iturrarango Lorategi Botanikoan, Landare Berezien Azokan. Gaur goizean zabaldu dute eta bihar bitartean «kontinente guztietako landareak ikusi eta salneurri paregabean erosteko aukera» izango da bertan. Aurtengoan 47 mintegik parte hartu dute landare azokan, eta Frantzia, Italia, Espainia, Herrialde Katalanetatik eta Euskal Herritik etorritako mintegiak bildu dira hitzorduan. Horrez gain, ekintza osagarriak ere eskaini dituzte. Bihar, 11:00etan, Lur Berryk Lorategi Jangarriak hitzaldia eskainiko du, esaterako. Era berean, Aiako herrigunean ere azokatxoa jarriko dute bihar, landare eta landareekin zerikusia duten 18 postu ipinita. Bertaratzeko aukerak Pagoetako Parke Naturalak aparkaleku mugatua duenez, bi aparkaleku gune antolatu dituzte; bata Aian eta bestea Txurrukako aparkalekuan. Horietatik doako autobus zerbitzua jarri dute azokara heltzeko. Zarauztik azoka gunera joan-etorria egiteko ere autobus zerbitzua dago. Karmeliten parean jarri dute geltokia. Landare Berezien Azokara sartzeko lau euro ordaindu behar dituzte 12 urtetik gorakoek. Prezioaren barruan sartzen da aparkalekuetatik azoka gunera autobusez joan-etorria, erositako landareentzako kontsigna zerbitzua eta ondoren eroslearen ibilgailuraino garraio zerbitzua. [flickr_set id="72157665160696804"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide