Ezten Giro taldeak erromeria eskainiko du Aristerrazun

Urola Kostako Hitza 2016ko api. 22a, 00:00

AIA // Igande arratsaldean erromeria izango da Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Asteburu honetan Ezten Giro erromeria taldea igoko da Aristerrazuko oholtza gainera bertaratzen diren herritarrak dantzan jartzeko prest. Igandero bezala, asteburua...

AIA // Igande arratsaldean erromeria izango da Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Asteburu honetan Ezten Giro erromeria taldea igoko da Aristerrazuko oholtza gainera bertaratzen diren herritarrak dantzan jartzeko prest. Igandero bezala, asteburuan ere 18:30etik 21:30era giro ederra izango da Aristerrazun, eta Andatzako Erromeria Elkarteak erromeria giroa atsegin dutenak saiora gonbidatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide