Aimar Irigoien nagusitu da Peru Harria lehian

Aritz Mutiozabal 2016ko apirilaren 19a

Iñaki Perurenaren bi harrirekin aritu ziren lanean sei harri jasotzaile Aiako Peru Harria txapelketan, igandean. Aimar Irigoien errezildarra izan zen pisu gehiena jaso zuena. 49 jasoaldi lortu zituen: 30 aldiz altxatu du 24 ontza eta 10 arroako zilind...

Iñaki Perurenaren bi harrirekin aritu ziren lanean sei harri jasotzaile Aiako Peru Harria txapelketan, igandean. Aimar Irigoien errezildarra izan zen pisu gehiena jaso zuena. 49 jasoaldi lortu zituen: 30 aldiz altxatu du 24 ontza eta 10 arroako zilindro zaharra, eta 19 aldiz 32 ontza eta 10 arroako zilindro zaharra (bakoitzak 125 kilo); 6.125 kilo guztira. Alde nabarmenarekin irabazi zuen Irigoienek harri-jasotze lehia; bigarren sailkatu den Inhar Urruzunok baino 500 kilo gehiago jaso zituen. Ondarroarrak, bere aldetik, errezildarrak baino altxaldi bat gehiago lortu zuen 32 ontzakoarekin. Oro har, parte hartu duten gehienei kostatu zaie 32 ontzakoa, ohi baino harri luzeagoa delako; bakoitzak 3 minutuko lana egin zuen harri bakoitzarekin.

Lehian eskualdeko beste bi kide ere aritu ziren: Aimar Galarraga oriotarra (hirugarren egin zuen) eta Mikel Lopetegi Urra zarauztarra (laugarrena). Biak paretsu ibili ziren, baina epaileek jasoaldi bat baliogatu zion zarauztarrari bigarren harriarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide