Marrazki lehiaketak
Jende Zoriontsua Herri Libre Batean izango du gaia, eta marrazki irabazlearen diseinua herriko horma bat apaintzeko mural bat egiteko erabiliko dute Gure Esku Dago taldekoek. Marrazkiak Aiako Kultur Etxean aurkeztu behar dira, eta horretarako azken eguna datorren ostirala izango da. Epaimahaiak aukeratzen duen marrazkiak 100 euroko saria jasoko du.