Aiako Udalak bi langile kontratatuko ditu uda sasoirako

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 18a

Aiako Gozategi plaza. (Nerea Uranga/Hitza) Udako lanei aurre egiteko udal brigadarako bi lanpostu atera ditu Aiako Udalak aiarrei zuzenduak. Zozketa bidez egingo da aukeraketa, eta deialdian izena eman dezakete hurrengo baldintzak betetzen dituzten herritarrek: kontratua hasterako 18 urte beteta izan, B1 mailako gida baimena eduki, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen Aian erroldatuak egon  eta apirilaren 19a aurretik langabezia egoeran daudenek. Lan deialdian izena eman nahi dutenek apirilaren 19tik maiatzaren 9ra arte izango dute horretarako aukera udal bulegoan. Aukeraketa maiatzaren 13an egingo dute zozketa bidez udalbatzar aretoan, eta maiatzaren 16an hasiko dira lanean bi langileak abuztuaren 12ra arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide