Aiako Gure Esku Dago
Ostegunean 19:30etik aurrera Aiako Gure Esku Dagok batzar irekia egingo du Aiako Kultur Etxean. Bertan parte hartuko dute Gure Esku Dagoko idazkari Karmele Olabarrietak eta aholkulari juridiko Zelai Nikolasek. Ekimenaren ibilbidearen eta helburuen inguruko azalpenak emango dituzte, eta herri galdeketa ere izango dute hizpide. Aiarrak saiora gonbidatu ditu Gure Esku Dagok.