Aiako EH Bilduk 2015eko azaroaren 10ean egin zen udalbatzarrean Amezti baserriaren inguruko mozioa aurkeztu zuen bileran eztabaidatzeko, baina azkenean ez zen gaia landu. Une hartan Aiako alkate Nekane Arrizabalagak adierazi zuen Amezti-ren gaia gobernu batzordea eztabadaidatuko zutela.
Aiako EH Bildutik adierazi dute mozioa aurkeztu zutenetik denbora pasa dela, eta Ameztiko lanek aurrera jarraitzeak "kezka" sortzen diela. "Obra baimenaren azalpenik ez dugu jaso" eta hori dela-eta Amezti baserriaren obra baimenari buruzko ez ohiko pleno monografikoa eskatu du EH Bilduk. "Aiako Udala epaitegietan dago, eta EH Bildutik azalpenak eta argibideak nahi ditugu akusazio horren aurrean". Gainera, gaia argitu bitartean Amezti baserriko lanak geratzea eskatu dute besteak beste.