Txakolin Eguna izango da igandean Aian

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 31

Iaz jendetza bildu zen Aian Txakolin Egunean. (Onintza Lete Arrieta/Hitza) Goizeko 11:30ean hasita bazkal ordura arte txakolina izango da Aiako plazan erregea. Aiako Txakolin Egunean Getariako Txakolina Jatorri izenaren barruan dauden hamabost upategitako txakolina dastatzeko aukera izango dute herritarrek; gainera mokadutxoa jateko aukera ere izango da,  Euskal Label okela egunean bertan burduntzian errea eskainiko baitute. Txahal pintxoa 1,5 euro kostako da, eta txakolina edateko kopa 3 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide