Gaixotasunaren inguruko azalpenak emango dituzte, eta gero sukaldari batek etxean teoria praktikan jartzen erakutsiko du. Solasaldia doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da.
Martxoaren 31n Koloneko Minbiziaren Eguna izango da, eta horren harira hitzaldia antolatu du gaurko Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak, Aian. Saioa Alkar Elkartean izango da, 18:30ean hasita. Erakutsiko dute elikadura osasuntsuak gastronomikoki aspergarria izan beharrik ez duela; gainera, minbizi mota hori saihesteko jarraitu beharreko aholkuak eskainiko dituzte.Ibai Goikoetxea eta Oihane Erice adituek gaixotasunaren inguruan azalpenak emango dituzte, eta gero Joxean Eizmendi sukaldariak aholku gastronomikoak emango ditu. Maider Sierra Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteko psikologoa izango da solasaldia moderatuko duena. Hitzaldia doakoa da, baina bertan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, 943-133236 telefono zenbakira deituta.