Aiako Kultur Etxean bilera izango da asteazkenean. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Asteazkenean bilera izango da 20:30ean Kultur Etxean. Bertan, 2016ko ekitaldien egutegiaren berri emango zaie herritarrei, herriko jaiak antolatzen hasiko dira, eta aurreikusi daitezkeen beste hainbat herri ekintzen inguruan arituko dira. Aiako Udaletik herritarrak bileran parte hartzera animatu dituzte.