Laski izan da txapelduna Aiako Kintopeko Idi Proban

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 10a

Laskik irabazi du Aiako XV Kintopeko Idi Proba (Ibon Errazu Uria) Birleko Laskik irabazi du XV. Aiako Kintopeko Idi Proba 66 plaza, 7 zinta eta 0,77 metro eginda; lehia estua izan zen txapelketan azken egunera arte: astelehenean, Kamiñoko Jatetxeari Laskik ostiralean jarritako marka hobetzeko gutxi falta izan zitzaion. Dena dela, azkenean Laskik lortu zuen garaipena. Giro ederra izan dela nabarmendu dute idi demaren antolatzaileek. SAILKAPENA 1.- Laski (Birle) 66 plaza, 7 zinta eta 0,77 metro 2.- Kamiñoko Jatetxea (Murueta) 66 plaza eta 1,91 metro 3.- Taberna Goietas (Mungia) 62 plaza eta 2,05 metro 4.- Iñaki Lopategi (Birle) 62 plaza 5.- Soarte (Elgoibar) 53 plaza 6.- Bizkiak (Errezil) 52 plaza 7.- Tiomotxo (Murueta) 48 plaza, zinta bat eta 1,70 metro 8.- Rafa Alegria (Bermeo) 46 plaza, 7 zinta eta 0,10 metro 9.- Etxetxo (Arroa) 40 plaza, zinta bat eta 2,04 metro  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide