Santio Erreka auzotik Aiako herrigunera doan bidea itxita dago luizi baten ondorioz

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 8a

Luizia gertatu da GI-3710 errepidean Andatza auzoan. (Pat Cowie/Karkara.com) Luizia izan zen asteburuan GI-3710 errepidean, Oriotik Aia herrigunera doan bidean, Andatza auzoa inguruan hain zuzen ere. Luiziak errepidea itxi egin du, eta ibilgailuek ezin dute bertatik pasa. Aiako Udaletik jakinarazi dutenez, langileak bidea garbitzen ari dira, eta lanek bi egun irautea aurrikusi dute. Izan ere, bidea garbitzeaz gain, mendian hainbat lan ere egin beharko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide