Talo Eguna ospatuko dute igande arratsaldean Aian

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 3a

Guraso Elkarteko kideek prestatuko dituzte taloak igandean. (Aiora Larrañaga/Hitza) Lardizabal Eskolako Guraso Elkarteak Talo Eguna antolatu du igande arratsalderako. Ohi bezala, guraso elkarteko kideak arituko dira boluntario lanetan herritarrek talo goxoak dastatu ditzaten. 18:00etan hasiko da talo festa, eta eguraldi ona egiten badu, jaia herriko plazan egingo dutela azaldu dute; bestela, frontoian elkartuko dira haur eta helduak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide