Lau gazte zauritu dira bart Aian, auto istripuz

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 31

Aiako Elkano auzoan jazo zen ezbeharra, goizaldeko 01:20an. 17 eta 20 urteko lau gazte zihoazen autoa errepidek atera eta pendizean behera amildu zen. Lau gazteak ospitalera eraman zituzten, baina ez dute zauri larririk.

Amildu zen autoaren irudia. (EITB) Lau pertsona zauritu dira Aiako Elkano auzoan goizaldeko 01:20an izan den auto istripuan. GI-3162 errepidea jazo zen ezbeharra, Zarauzko norazkoan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, autoa errepidetik atera eta pendizean behera erori zen. Istripua izan zuten 17 eta 20 urte bitarteko lau lagunak euren kasa atera ziren autotik, eta Donostia Ospitalera eta Donostiako Poliklinikara eraman zituzten ondoren. Segurtasun Sailaren arabera, ez dute zauri larririk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide