Taloaren sekretua ezagutzeko tailerra antolatu dute Aiako Iturraran Parketxean

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 29a

Talo tailerra Iturraranen. (Iturraran Parketxea) Otsailaren 7an, larunbatean, 11:00etatik 13:30era izango da tailerra, eta bertan parte hartzen dutenek taloa egiteko prozesua oso-osorik ezagutuko dute. Lehenik eta behin, Agorregiko errotara mendi ibilaldia egingo dute, eta arto alea nola xehetzen den ikusiko dute; ondoren, norberak taloa egingo du eta txistor mutur batekin dastatuko dute. Tailerrean parte hartzeko herritarrek izena eman behar dute 943-835389 telefono zenbakira deituta, edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzita  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide