Euskaldunen eta sexuaren inguruko bakarrizketa eskainiko du Arregik ostiralean Aian

Urola Kostako Hitza 2015eko abenduaren 16a

Aitor Arregik euskaldunak eta sexua izango ditu hizpide umorez betetako bakarrizketan. (Aiora Larrañaga/Hitza) Ostiral arratsalderako emanaldia antolatu du Aiako Gure Esku Dago taldeak. Euskaldunak eta sexua: Topiko tipikoak eta utopiak izenburua duen bakarrizketa egingo du Aitor Arregi Ximel aiarrak. Antolatzaileek euskaldunak eta sexua hizpide izango dituen umorez betetako saioan parte hartzera animatu dituzte aiarrak eta inguruko herritarrak. Hitzordua 19:30ean izango da Aiako Kultur Etxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide