Jendea dantzan Altzolako San Roman Jaietan. (Hitza)
Asteazkenean San Roman Eguna ospatu zuten Aiako Altzola auzoan, eta eguraldia lagun giro ederra izan zen auzoko jaietan. Meza nagusia izango zen lehenengo, eta ondoren hamaiketakoa eta bazkaria egin zuten Laja eta Andoni Larrañaga trikitilariekin.
Dena dela, sanrromanak ez dira amaitu eta igandean jarraipena emango diete: 11:45ean meza nagusia izango da, eta arraian, hamaiketakoa eta bazkaria egingo dituzte Lutxurdio eta Laja II.ak giroa alaituta. Gauean, festak bukatzeko erromeria izango da, eta bertan afaltzeko aukera eskainiko dute