Taloak egiten ikasteko saioa izango da Iturraranen. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Abenduaren 5ean, larunbatean, izango da
Taloari Kolpeka ekitaldia. 11:00etatik 13:00era bitartean parte-hartzaileek Agorregiko errotan alea xehetu, taloa egin eta txistor mutur batekin dastatuko dute.
Saioan parte hartu nahi dutenek 943-835389 telefono zenbakira deitu edo
iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi behar dute izena emateko. Helduek 6 euro ordaindu beharko dute eta 3-12 bitarteko haurrek 4 euro.