Iaz giro ederra izan zen Altzolan San Roman Jaietan. (Hitza)
Aiako Altzola auzoan San Roman Jaiak ospatuko dituzte, asteazkenean San Roman Egunean, eta datorren igandean.
Alde batetik, asteazkenean 11:00etan meza nagusia izango da, eta ondoren hamaiketakoa eta bazkaria Laja eta Andoni Larrañaga trikitilariekin. Igandean, bestalde, 11:45ean izango da meza nagusia. Jarraian, hamaiketakoa eta bazkaria egingo dituzte Lutxurdio eta Laja II.ak giroa alaituta. Eta gauean, festak bukatzeko erromeria izango da, eta bertan afaltzeko aukera eskainiko dute