Udazkena Pagoeta Parke Naturalean. (Parketxe Sarea)
Udazkenean basoak kolorez betetzen dira eta herritarrek naturak ematen duen ondareaz gozatu dezaten irteera gidatua antolatu dute Pagoeta Parke Naturalean,
Pagoeta udazken koloretan izenekoa. Hiru orduko ibilaldia izango da 10:00etatik 13:00etara, eta bertan parte hartzen dutenek Pagoetako basoetan egindako lanak eta landaketak ezagutzeko aukera izango dute udazkenaz gozatuz. Pagoetako Parke Naturaleko zuzendari Iñaki Azanza izango da ibilaldiko gidaria eta euskaraz emango ditu azalpenak.
Bertan parte hartu nahi dutenek Iturraran Parketxera, 943-835389 telefono zenbakira deitu edo
iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi behar dute izena emateko. Helduek 5 euroko sarrera ordaindu beharko dute, eta haurrek 3 eurokoa.