Andrakasek irabazi du Aiako XIV Kintopeko Idi Proba

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko azaroaren 5a

Andrakasen idi parea lanean. (Ibon Errazu) Pasa dena asteburuan jokatu zen Aiako XIV. Kintopeko Idi Proba. Bederatzi idi pare atera ziren plazara, eta asteleheneko (azken) saioan parte hartu zuen Andrakas Sagardotegiko idi parea izan zen azkarrena, 56 plaza eta 1.70metro egin baitzituen. Bertaratu zirenek nabarmendu dutenez giro polita izan zen hiru egunetan zehar, eta lehia ederra ikusteko aukera izan zuten gainera. Andrakas eta itzaiak saria jasotzen. (Ibon Errazu/Hitza) Hurrengoa da sailkapen orokorra 1- Andrakas Sagardotegia (Lemoiz) 56 plaza eta 1.70metro. 2- Olazar (Lezo) 54 plaza. 3- Bixkiak (Errezil) 51 plaza. 4- Nerea Telleria (Lasarte) 50 plaza, 7 zinta eta 1.12 metro. 5- Txauson (Laudio) 45 plaza. 6- Iartzeta (Zaldibi) 42 plaza eta 2.10 metro. 7- Usaisti (Berritxu) 38 plaza, zinta bat eta 0.88 metro. 8- Egoitz Armaolea (Urretxu) 34 plaza, 7 zinta eta 1.17metro. 9- Olazar (Lezo) 54 plaza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide