Asteburuan hasiko dira Urdanetako San Martin jaiak

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko azaroaren 4a

Urdanetako sanmartinak hastear dira, larunbatean izango baita jaien lehen eguna. Uztailetik ari da festa batzordea egitaraua fintzen. Zazpi bat pertsonek lan egiten dute, eta Maialen Manzisidor da arduraduna. Aurtengo berritasuna da urtero pilotalekuan egin izan den auzo afaria Indamendi elkartean egingo dutela. "Azaroan hotza egiten du pilotalekuan, eta ikusi genuen hobe zela jatordua barruan egitea. Bertsolariak ekarri ditugu, eta sarrera guztiak agortu dira", azaldu du Manzisidorrek. Izan ere, Amets Arzallus eta Jon Maia izango dira larunbatean Urdanetan. Festa batzordeko kideak bisitariak gonbidatu ditu: "Erromerietan giro ona egoten da, eta auzotarren herri kirolak ere ikusgarriak dira". Honakoa da jaietako egitaraua:

Azaroak 7, larunbata.

16:00. Gorriti eta bere animaliak. Ondoren, txokolate beroa eta bizkotxoak. 21:00. Bertso-afaria Indamendi elkartean, Amets Arzallus eta Jon Maiarekin. Afal ostean, erromeria eta asto karrerak. 00:00. Ximor tabernaren irekiera eta festa goizalderarte.

Azaroak 8, igandea.

11:30. Meza nagusia. 12:00. Palaz banakako pilota partiduen finala. 13:00. Herri kirolak, Izeta eskolako harri-jasotzaileen eskutik, Lizaso eta Peñagarikano bertsolariekin eta Laja eta Lutxurdio trikitilariekin. 14:00. Auzoko zaharren bazkaria. Ondoren, bertso eta trikiti saioa. 18:30. Auzoko kalejira. 22:30. Laja eta Lutxurdiorekin erromeria Ximorren.

Azaroak 11, asteazkena.

11:oo. Meza nagusia. 11:30. Auzokoen tortilla patata lehiaketa. 12:00. Auzoko herri-kirolariekin frogak. 22:30. Epelde eta Lutxurdinorekin erromeria, Ximorren.

Azaroak 13, ostirala.

22:30. Mus Txapelketa Indamendi elkartean. 00:00. Ximor tabernaren irekiera, Dianak jotzen duen bitartean.

Azaroak 14, larunbata.

06:00. Diana eta oilasko biltzearen hasiera, Izer eta Alabier trikitilariekin. 21:00. Oilaskoekin auzo afaria Indamendi elkartean. Ondoren, erromeria Narbaiza eta Laja II.arekin, pilotalekuan.

Azaroak 15, igandea.

11:30. Meza nagusia. 12:00. Eskuz binakako pilota partiduen finala. Bukatzean, herri kirolak: Izetatarrak, Ugaitz Mugertza eta Olasagasti. Probak amaitzean, pilotari irabazleei sariak emango dizkiete. 17:00. Idi demak. Uztarri bakarreko probak, 800 kiloko harriekin 20 minutuko lanetan. 23:00. Erromeria, Ostolaza eta Andonegirekin. 23:30. Patata dantza Ximorren, eta bukaerako traka zaratatsua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide