Kintopeko Idi Probak jokatuko dira asteburuan Aian. (Ibo Errazu)
Aiako probalekua prest dago kintopeko probak jokatzeko. Bederatzi parte hartzailek hartuko dute parte, ostiralean hasi eta datorren astelehena bitartean. Hiru saio egingo dituzte, guztiak 22:00etan hasita, eta saio bakoitzean hiru parte hartzaile lehiatuko dira; tartean, Iñaki Oliden oriotarra ariko da bere idi pareekin. Probalekuko 1.750 kiloko harria erabiliko dute proban, eta Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuko du. Aiako saioa Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da, gainera.
Urriak 30, ostirala
Nerea Telleria (Lasarte)
Iñaki Oliden (Orio)
Egoitz Armaolea (Urretxu)
Urriak 31, larunbata
Usaisti (Berritxu)
Bixkiak (Errezil)
Iartzeta (Zaldibia)
Azaroak 2, astelehena
Andrakas sagardotegia (Lemoiz)
Olatzar (Lezo)
Txauson (Laudio)