Aristerrazu, mandioko (azken) erromeria disko-liburua aurkeztu berri dute plaza horretan. Aristerrazuko erromeriak 1936ko gerra onderenetik dihardu bizirik, eta horren inguruko gorabeherak jaso ditu Joxemari Iriondo egileak. Andatza auzoko plaza horretan oinarritzen da bereziki liburua, baina Agurtzane Elustondo Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko presidenteak adierazi du beste erromerietako errealitateen isla ere badela.
Euskal Herriko Trikitixa elkarteak kaleratu du liburua,
Soinuaren liburutegia sailaren barruan. Zehazki, sail horretako 11. alea da honakoa. Disko bat du, aurreko aleek bezala. 28 piezaz dago osatuta dago hori, inon publikatu gabeak eta Aristerrazun bertan grabatutakoak.
Liburuaren aurkezpena aprobetxatuz, egun osoko festa antolatu du Andatza Erromeria Elkarteak. Herri bazkaria eta erromeria ere egingo dute. Erromeria berezia izango da, gainera; Aristerrazuko oholtza gainera igo izan diren hainbat tritilarik parte hartuko dute bertan. Besteak beste, Epelde eta Lutxurdioren; Etxaniz, Galdos eta Ainararen; Kristina, Xabi Solano eta Ion Mari Beasainen; Maixa, Irati Gutierrez eta Izerren eta Agurtzane eta Ion Elustondoren soinu eta panderoen erritmora dantzatzeko aukera izango da gaur, 17:30etik aurrera.