Gaztain jana egingo dute igandean Aian

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 22a

Gaztain erreak prestatuko dituzte igandean Aian. (Wikipedia) Udazkenean sartuta gaztain jana antolatu dute Aian iganderako. Arratsalde partean, 18:00ak inguruan bilduko dira herritarrak herriko plazan gaztain jana egiteko, baina egunean zehar ere izango da zereginik Aian. Alde batetik, goiz parterako mendi ibilaldia antolatu dute familientzat; parte-hartzaileak 09:00etan bilduko dira aparkalekuan, denak batera mendi bueltari hasiera emateko. Bestalde, arratsaldean, 17:00etan ipuin kontalaria izango da kultur etxean haurrentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide