Izer eta Alabier trikitilariek abiatuko dute Aristerrazuko erromeria denboraldia. (Nerea Uranga/Hitza)
Igandean hasiko dute Aristerrazuko Erromeria denboraldia. Urtero bezala igandero Aiako Andatza auzoa trikiti hotsez beteko da, eta denboraldia indartsu hasteko Izer eta Alabier trikitilariak igoko dira oholtza gainera. 18:30ean hasiko da saioa, eta 21:30ak arte bertaratzen direnek dantzan aritzeko aukera izango dute. Andatzako Erromeria Elkarteak antolatu du saioa.