Haurrentzako jolasak, meza, herri kirolak... eta herri bazkaria eginez ospatu dute igande egun osoan zehar Aiako Andatza auzoan Auzo Eguna. Txekor errea izan da bazkariko protagonista, eta jende asko elkartu da frontoian elkarrekin bazkaltzera.
Urdanetako Jexux Indate eta haren seme Jon Ander arduratu dira txekorra prestatzeaz, eta azaldu dutenez, 12 ordu eduki dute erretzen. Txekorra ez dute urrutitik ekarri; Aginako Galdagorri baserrikoa baitzen, eta
140 kilo inguruko pieza erre dute.
Jatun eskasak Andatzan?
Bazkariaren aurretik txekorraren bueltan aritu dira auzoko batzuk, dena jango ote zuten ala ez eztabaidan. 16:30ean artean mahaiaren bueltan ziren bazkariko parte-hartzaileak, eta Indatek jakinarazi du ez dutela, ez, txekor errea osorik jatea lortu. "Jatun eskasak", esan du umoretsu.
140 kilo inguruko txekorra (Onintza Lete Arrieta/Hitza)
Urdanetako Indate aita-semeak lanean
Auzotar ugari elkartu da frontoian bazkaritara