Jaian murgilduko da Andatza

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko urriaren 7a

Iganderako Auzo Eguna antolatu dute Uhartemuño Elkarteko kideek. Txekor errea prestatuko dute Aiako Andatzako plazan, eta bertan auzo bazkaria egingo dute.Igandean Andatzako Auzo Eguna ospatuko dute Aiako Andatza auzoan. Aurtengoa ospakizuna antolatze...

Iganderako Auzo Eguna antolatu dute Uhartemuño Elkarteko kideek. Txekor errea prestatuko dute Aiako Andatzako plazan, eta bertan auzo bazkaria egingo dute.

Igandean Andatzako Auzo Eguna ospatuko dute Aiako Andatza auzoan. Aurtengoa ospakizuna antolatzen duten laugarren urtea izango da, baina berrikuntzekin iritsiko da festa. Orain arte Andatzako Auzo Eguna Uhartemuño elkartean egin izan dute, «baina aurten txekorra plazan erre, bertan mahaiak jarri eta auzo bazkaria egitea bururatu zitzaigun», azaldu du Arantzazu Beldarrainek. Auzoko kultur elkartea da Uhartemuño, eta urtero aldatzen dute bertako zuzendaritza batzordea, eta horiek arduratzen dira auzoko jaiak antolatzeaz.

Azken urteetan jaia elkartean egiten bazen ere, auzotar orori irekitako egitasmoa izaten zen, eta aurten ere horrela izango da. Auzo bazkarian parte hartu nahi dutenek txartelak erosteko aukera dute Pilar Ileapaindegian eta Uhartemuño Kultur Elkartean; bestela, 635-00 76 07 edo 669-49 80 93 telefono zenbakietara hots eginda. 14 urtez azpikoek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta 14 urtetik gorakoek 30 euro.

Herritarrak gonbidatuta

Auzo bazkariaz gain, egitarau zabala antolatu dute Andatza auzoan iganderako. Haurrentzat jolasak, gazteen arteko herri kirolak eta erromeria, esaterako. «Auzotarrek ondo pasatzea nahi dugu, bai ekintzetan parte hartzen dutenek, bai jai giroaz gozatzera Andatzara etortzen direnek. Horregatik, auzotarrez gain aiarrak eta oriotarrak ere festara gonbidatu nahi ditugu. Ongi-etorriak izango dira denak jaian» nabarmendu du Beldarrainek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide