Mus txapelketa abiatuko dute urriaren 9an Urdanetan. (Ibon Errazu)
Aiako Urdaneta auzoan mus txapelketa antolatu dute. Bi saio jokatuko dituzte, lehen hilaren 9an eta bigarrena urriaren 16an. Bi saioak 22:30etan hasiko dira. Txapelketan parte hartu nahi dutenek Indamendi Elkartean eman beharko dute izena urriaren 9an 22:00etatik 22:30era bitartean.