Igandean abiatuko dituzte Urdanetan pala eta eskuz binakako pilota ligaxkak

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko urriaren 2a

Pala norgehiagoka jokatuko dute igandetik aurrera Aiako Urdaneta auzoan. (Ana Abarisketa) Urdanetan auzoan pilota txapelketak antolatu dituzte datozen bi hilabeteetarako. Bata pala txapelketa izango da, 24 lagunek eman dute izena bertan eta igandetan jokatuko dituzte partidak. Datorren igandean bost kanporaketa jokatuko dituzte. Finala azaroaren 8an izango da. Bestetik, eskuz binakako pilota txapelketa ere antolatu dute. 12 bikotek eman dute izena lehian eta igandean jokatuko dute lehen partida. Finala azaroaren 15ean jokatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide