Aitzol Atutxa izan da azkarrena Euskadiko Aizkora Kanporaketan Aian

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko irailaren 28a

Aitzon Atutxa izan zen azkarrena igandean Aian. (Ibon Errazu) Euskadiko Lehen Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatu zen igande eguerdian Aian. 12 aizkolarik parte hartuko zuten eta horietatik sei sailkatu ziren urriaren 12an finala jokatzeko. Aizkolari bakoitzak 54 ontzako bi enborreko, 60 ontzako bi enborreko eta 72 ontzako bi enborreko lana egin zuen eta Aiako Idi Proba Elkarteko kide Paulo Aldalurrek azaldu duenez, "maila ederra erakutsi zuten parte-hartzaileek eta ikuskizun polita ikusteko aukera izan zen". 300 lagun inguru bildu zen Aiako Probalekuan eta giro ederra izan zela nabarmendu dute antolatzaileek. Euskadiko Aizkora Txapelketako finala jokatzeko sailkatu diren aizkolariak. (Ibon Errazu) SAILKAPENA 1.- Aitzol Atutxa 2.- Floren Nazabal 3.- Jon Irazu 4.- Iñaki Azurmendi 5.- Joxe Mari Olasagasti 6.- Joseba Otaegi

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide