Euskadiko Aizkora Txapelketako saioa jokatuko da Aian

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 23a

  [caption id="attachment_165361" align="aligncenter" width="300"]Aizkolariak lanean. (Eneritz Albizu/Hitza) Aizkolariak lanean. (Eneritz Albizu/Hitza)[/caption] Euskadiko Lehen Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatuko da igandean 12:00etatik aurrera Aian. 12 aizkolarik parte hartuko dute, eta bakoitzak 54 ontzako bi enborreko, 60 ontzako bi enborreko eta 72 ontzako bi enborreko lana egin beharko du. Kanporaketako lehen seiak finala jokatzeko sailkatuko dira. Saioa ikusteko sarrera 15 eurokoa da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide