Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo arratsaldean abiatu zituzten San Donato eta San Lorentzo jaiak Aian. Iluntzean bota zuten txupinazoa, baina lehenago hegazti harraparien erakustaldia eta Zumba Maratoi herrikoia izan ziren herriko plazan. Adi-adi jarraitu zituzten haur eta helduek hegazti harraparien arduradunak azaltzen ziena eta saioaren bukaeran hegaztia eskuetan izatera ere animatu ziren asko. Gero, 18:30ak inguruan Zumba Saio herrikoia egin zuten plazan eta jendetza bildu zen.