Astebururako hainbat ekimen antolatu dituzte Aian

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 30a

Bolo Txapelketa jokatuko dute igande goizean Aian (Olatz Prat/Hitza) San Donato eta San Lorentzo Jaiak abiatuko dituzte Aian abuztuaren 6an, baina astebururako hainbat ekimen antolatu ditu festa batzordeak. Larunbatean 16:30ean XXIV. Pala Txapelketako finalak jokatuko dituzte Aiako pilotalekuan. Igandean, berriz, 09:30etik 11:00etara Aiako Bolo Txapelketa jokatuko da eta Usokume Tiraketa 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide