Tximistak bi behi eta hiru txahal hil ditu Aiako baserri batean

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko uztailaren 23a

Tximistak bi behi eta hiru txahal hil ditu Aian. Astearte eguerdian gertatu zen ezbeharra Aiako Olasgoegia auzoko Galarmendi baserrian.Baserriko jabeek HITZAri azaldu diotenez, «abereak larrean zebiltzan baserritik ehun metro ingurura, eta euritik bab...

Tximistak bi behi eta hiru txahal hil ditu Aian. Astearte eguerdian gertatu zen ezbeharra Aiako Olasgoegia auzoko Galarmendi baserrian.

Baserriko jabeek HITZAri azaldu diotenez, «abereak larrean zebiltzan baserritik ehun metro ingurura, eta euritik babesteko zuhaitz azpira jo zuten». Halako batean, tximista batek zuhaitza jo zuen, eta bi behi eta hiru txahal hil ziren. «Ez zaigu inoiz horrelakorik gertatu, eta galera nahiko handia da», aitortu dute.

Ekaitzaren kalteak

Pasa den asteko bero handiek ekaitza ekarri zuten azkenean asteartean. Eguerdian hasita euri zaparradak bota zituen eskualdeko toki askotan, eta tximistak eta trumoiak ere izan ziren. Argia joan eta etorri ibili zen hainbat tokitan eta Aiako udaletxean eta kultur etxean, esaterako, ordutik telefono linearik gabe daude. Euskalmetetik jakinarazi zutenez, Zarautz ingurua izan zen euri gehien egin zuen eremua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide