Bihar hasiko dituzte Santio festak Aiako Santio Erreka auzoan

N.Uranga 2015eko uztailaren 23a

Aiako Santio Errekako santioetako txupinazoa Aulki Mugikorrean Oriorekin Espainiako txapeldun izan diren lau aiarrek botako dute biharko antolatu duten bertso saioaren barruan.Segidan, bertso saioa izango da Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Maiale...

Aiako Santio Errekako santioetako txupinazoa Aulki Mugikorrean Oriorekin Espainiako txapeldun izan diren lau aiarrek botako dute biharko antolatu duten bertso saioaren barruan.

Segidan, bertso saioa izango da Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Amets Arzallusekin. Andoni Egaña ariko da gaiak jartzen.

Santio Erreka auzoko gazteak otsaila-martxo aldera hasten dira festak antolatzen, Saioa Urdangarinek azaldu duenez: «Gure artean giro ederra dago, eta festetan ere hala izaten da».

Auzoko festak antolatzeko Aiako Udalaren laguntza jasotzen dute, baina enpresek, merkatariek eta tabernariek ematen dien babesa eta laguntza ere «ezinbestekoa eta asko eskertzekoa» da Urdangarinen esanetan.

Bihar gauean egingo dute oilasko biltzea Santio Errekako gazteek, eta gero gaur zortzi oilasko biltzean jasotakoarekin afaria egingo dute. «Oriotik hasi eta ia Aiako baserrietaraino egiten dugu oilasko biltzea», azaldu du festa taldekoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide