Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aiako Santio Errekako santioetako txupinazoa Aulki Mugikorrean Oriorekin Espainiako txapeldun izan diren lau aiarrek botako dute biharko, uztailaren 24rako, antolatu duten bertso saioaren barruan.
Segidan, bertso saioa izango da Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Amets Arzallusekin. Andoni Egaña ariko da gaiak jartzen.
Santio Erreka auzoko gazteak otsaila-martxo aldera hasten dira festak antolatzen, hala dio Saioa Urdangarinek: «Gure artean giro ederra dago eta festetan ere hala izaten da».
Auzoko festak antolatzeko Aiako Udalaren laguntza jasotzen dute, baina enpresek, merkatariek eta tabernariek ematen dien babesa eta laguntza «ezinbestekoa eta asko eskertzekoa» da Urdangarinen esanetan.
Bihar gauean, ostirala, egingo dute oilasko biltzea Santio Errekako gazteek, eta gero gaur zortzi oilasko biltzean jasotakoarekin afaria egingo dute. «Oriotik hasi eta ia Aiarainoko baserrietaraino egiten dugu oilasko biltzea», azaldu du festa taldekoak.
Aiako Santio Erreka auzoko festetako egitaraua:
Uztailak 24, ostirala22:30. Bertso saioa. Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Amets Arzalluz bertsolariak. Andoni Egaña gai-jartzaile ariko da.
Jarraian, Izer eta Alabierrekin erromeria.
Jarraian, Oilasko biltzera irtengo dira bailarako gazteak.
Uztailak 25, larunbata10:30. Meza.
12:30. Herri kirolak. Harri jasotzen Joseba Ostolazaren eskolakoak eta aizkoran Ernesto Ezpeleta Bihurri eta Hodei Ezpeleta.
16:00. Mus txapelketa.
00:00. Abiba DJarekin diskojaia.
Uztailak 26, igandea09:00. Meza.
Jarraian, adinekoen hamaiketakoa.
12:00. Ume jolasak.
Uztailak 30, osteguna21:00. Oilasko biltzeko afaria.
23:30. Kupela taldearekin dantzaldia.
Ondoren, baratzuri zopa.