Abereak baserri aurrean hilda. (Eitb)
Astearte eguerdian gertatu zen ezbeharra Aiako Galarmendi baserrian. Bertakoek azaldu dutenez, abereak larrean zebiltzan baserritik ehun metro ingurura eta euriaz babesteko zuhaitz azpian aterpetu ziren. Horrelako batean tximista batek zuhaitza jo zuen eta bi behi eta hiru txahal hil ziren. "Ez zaigu inoiz horrelakorik gertatu eta galera handia da" aitortu dute.