Emakumezko sega finala jokatuko da Aian igandean

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 10a

Emakumezkoen Euskal Herriko Sega finala jokatuko da Aian igandean. (Birle Kirola Elkartea) Igande eguerdian Emakumezkoen Euskal Herriko Sega Txapelketa jokatuko da Aian. Lehia eguerdiko 12:00etan hasiko da, hilerri azpiko belardian, eta buruz buruko izango da. Irati Astondoa eta Alatzne Etxaburu segalariak izango dira aurrez aurre eta elkarren aurka arituko dira. 30 minututako denbora tartea izango dute bi parte-hartzaileek ahalik eta belar kilo gehien mozteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide