Igor Esnaolak irabazi du Gipuzkoako Sega Txapelketako finala Aian

Urola Kostako Hitza 2015ko uzt. 6a, 16:34

Igor Esnaola txapelarekin. (Ibon Errazu) Igandean Gipuzkoako Sega Txapelketako finala jokatu zen Aian, hilerri azpiko zelaian. 12:00etan abiatu zuten norgehiagoka eta parte-hartzaile bakoitzak ordu beteko lana egin zuen. Azkenean Igor Esnaola legorretarrak irabazi zuen norgehiagoka 2266,5 kilo belar ebakita. Bestalde, Aiako alkate ohi Igor Ituraini omenaldia egin zioten sega txapelketa bukatu ostean. Aiako herri kirol elkarteko kideek Iturainek 12 urtetan eman duen laguntzagatik oroigarria eman zioten. Sailkapena: 1- Igor Esnaola (Legorreta) 2266.5 kg belar. 2- Jesus Mari Ormaetxea Urki(Orendain) 2227 kilo belar. 3- Iban Pardo (Zestoa) 2107 kilo belar. 4- Julen Gabilondo (Zestoa) 2049 kilo belar.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide