Aian naturan barrena bidea irekiz

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015ko eka. 24a, 00:00

Asteburuan Pagoetako Orientazio Proba jokatu zen Aian. Zailtasun maila desberdina zuten hiru proba jokatu zituzten eta denera 700 lagunetik gora bildu ziren kirol hitzorduan.marka guztiak hautsi zituen asteburuan Pagoetako Orientazio Probak. Lehia anto...

Asteburuan Pagoetako Orientazio Proba jokatu zen Aian. Zailtasun maila desberdina zuten hiru proba jokatu zituzten eta denera 700 lagunetik gora bildu ziren kirol hitzorduan.

marka guztiak hautsi zituen asteburuan Pagoetako Orientazio Probak. Lehia antolatu zuen Gipuzkoako Orientazio Taldetik zehaztu dutenez, 700 parte-hartzailetik gora bildu ziren Aian bi egunetan zehar eta giro «ezinhobea» izan zen. Euskal Herriko parte-hartzaileez gain, besteak beste Andaluziatik, Kataluniatik, Madrildik eta Frantziatik iritsitakoak ere bertaratu ziren eskualdera lehian parte hartzeko asmoz. «Lau urteko haurretatik 50 urtetik gorako herritarretara, denek izan zuten tokia orientazio proban». Antolatzaileak «oso gustura» daude erantzunarekin, «pixkanaka orientazio probek jarraitzaile gehiago dituztela antz ematen baitute. «Izan ere, orientazio probek kirola egiten den bitartean txoko ikusgarriez gozatzeko aukera ematen dute».

Hiru orientazio proba jokatu zituzten asteburuan Aian. Larunbat goizean Iturrarango Lorategi Botanikoan, Agorregin eta Laurgainen jokatu zen orientazio proban «irakurketa zehatza» egitea ezinbestekoa izan zen parte-hartzaileentzat, inguru horretan gurutzatzen diren bidezidorretan ez galtzeko. Arratsaldean, berriz, herriguneko kale, etxe eta baserriek osatzen duten labirintoan barrena jokatu zuten norgehiagoka. Bestalde, igandean Pagoeta mendira igo ziren ausartenak, gainontzekoek ibilbide errazagoez gozatzen zuten bitartea.

Sailkapenari dagokionean antolatzaileek zehaztu dute Eduardo Gil nabarmendu zela besteen aurretik, hiru probak irabazi baitzituen. Gil Espainiako Orientazio selekzioko kidea da eta Europa eta mundu mailako txapelketetan parte hartu izan du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide