Sanjuanak ospatuko dituzte Aiako Iturriotz auzoan

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko ekainaren 15a

Sega norgehiagoka jokatuko dute Iturriotzen hilaren 24an. (Onintza Lete) Aiako Iturriotz auzoan San Juan Jaiak ospatuko dituzte. Ostiralean abiatuko dute festa XXII. Mus Txapelketarekin eta hurrengo egunetan jai giroa izango da auzoan. EGITARAUA Ekainaren 19, ostirala - 22:00etan XXII. Mus Txapelketa jokatuko dute. Bertan parte hartu nahi dutenek 21:30ean eman beharko dute izena bikoteko 30 euro ordainduta. Ekainaren 20a, larunbata - 09:00etan, baserri bisita abiatuko dute. Altzuzelaien hasita auzoko baserrietan barrena ibilbidea egingo dute. Auzoko txikientzat festa, musika eta dantza izango dira protagonistak. - 22:30ean, Izen, Alabier eta Lutxurdiorekin erromeria. Ekainaren 21, igandea - 14:00etan, bazkaria Izurtzu jatetxean. Lajak eta Narbaizak girotuko dute bazkalondoa trikiti doinuekin eta Olaso eta Urdangarin arituko dira bertsotan. Ekainaren 24a, asteazkena, San Juan Eguna - 10:30ean, meza - Ondoren, auzoko gazteen herri kirol jaialdia: trontza, sega, jarri-jasotzea, aizkora eta korrika. - Jarraian, Irazu eta Soto bertsolarien eta Tapia eta Leturia eta Epelde eta Lutxurdio trikitilarien saioa. - Eguerdian, bazkaria. - 21:30ean, Tapia eta Leturia eta Epelde eta Lutxurdioren erromeria Ekainak 25, osteguna - 12:00etan, meza ekaitzaren aurka eta auzoan hil direnen alde. - Ondoren, hamaiketakoa  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide