Itziar Alkorta Jaurlaritzako Unibertsitate sailburuordeak dimisioa eman du

Urola Kostako Hitza 2015eko ekainaren 12a

Donostiarra Aiako bizilaguna da

Itziar AlkortaEusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Itziar Alkortaren (Donostia, 1967) dimisioa onartu zuen asteartean, eta haren ordezkoa aukeratu zuen. Alkorta Aiako bizilaguna da. Jaurlaritzako Unibertsitateko sailburuordea izan da. Kargua «arrazoi pertsonalengatik» utzi duela azaldu du Hezkuntza Sailak. Adolfo Morais (Gasteiz, 1965) izango da Unibertsitate sailburuordea, Alkortaren ordez. Orain arte EHUren Donostiako Eskola Politeknikoko zuzendari izan da Morais. Aurretik, 2005. eta 2009. urteen artean, Euskalmet meteorologia agentziako burua izan zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide