Aitor Zabaleta txapelduna plaza bakarreko autoan. (Eduardo Maturana)
Larunbatean jokatu zen Aiako VIII. Auto Igoera eta jendetza bildu zen Andatza auzoa eta Aiako herrigunea lotzen dituen ibilbidean zehar. Parte-hartzaileek bi mailatan banatuta jokatu zuten igoera; plaza bakarreko autoen mailan alde batetik eta turismoen maila bestetik. Gidari guztiek 3.780 metroko ibilbidea osatu behar izan zuten eta Aitor Zabaleta izan zen azkarrena 1:54.171 denbora eginda; bergararra plaza bakarreko autoen mailan txapelduna izan zen eta igoerako marka berria jarri zuen.
Bestalde, turismoen mailan txapela Aian bertan geratu zen, Gorka Eizmendik BMW 3 autoarekin izan baitzen maila horretako azkarrena. Dena dela, aiarrak hiru segundu hamarreneko aldea atera zion bigarren sailkatu Joseba Beolari
Aiako Igoera lau txandako lasterketa izan zen; lehenengo entrenamendu saioa egin zuten parte-hartzaileek eta ondoren hiru txanda gehiago jokatu zituzten. Hiru txandetatik denbora onena kontutan hartu zuten epaileek sailkapena egiterako garaian.